Bi txapelketa aste bukaeran\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko ots. 27a, 23:49
Bi txapelketa aste bukaeran\ \ Ostegunean hasi eta igande bitartean, infantil eta junior igerilariak, neguko zitarik garrantzitsuena dute, neguko Espainiako txapelketa. Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Maialen Aizpuru eta Eva Astigarraga asteazkenean bidaiatu zuten Palma de Mallorkara animoz beteta. Txapelketa honi begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude albiste onak izango ditugula Mallorkako igerilekutik.\ \ \ Bestalde, zapatu honetan Paco Sanchez memoriala ospatuko da Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan, Izarraitz Igeri Elkarteko 2004,2003,2002 eta 2001 urteko neska mutilak eta 2000ko mutilak hartuko dute parte eta entrenatzaileek adierazten ari dira joan behar duten igerilariei. \ Igerilari kopuru handia izango dela eta, txapelketaren ordutegia aurreratu egin dute 15:30etara. Beroketak 14:45tan hasiko dira eta Benjaminen (2004, 2003) frogak izango dira jarraian. Hauek amaitzean, Alebinek (2002, 2001) berotuko dute eta ondoren hauen frogak izango dira.\ \ Autobusa 14:00etan abiatuko da igerileku aurretik, beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. \ \ Animo eta zorte on denei.\