Azpeitiko lau igerilari Euskadiko Selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko urt. 30a, 09:29
Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga igerilariek Euskadiko Igeriketa Federazioak aukeratu ditu, otsailaren 2 eta 3an, Madrilen jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomi Elkargoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. \ \ Ainhoa junior mailan lehiatuko da eta Pablo, Jon eta Oihana, berriz, infantil mailan. Ez da ohikoa, selekzionatutako lau igerilari, herri berekoak izatea. Horrek erakusten digu, Azpeitian belaunaldi lehiakor bat dugula, eta sakrifizio eta eguneroko entrenamenduak egiteko giro eta motibazio aparta dutela. Proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka bai erreleboetan. Euskadiko selekzioaren deia jasotzea, Azpeitiko igerilekuan kilometro asko eta ongi egindako lanaren emaitza da. Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa. \ \ \ Baita ere, aste bukaera honetan, Tolosako Usabal Igerilekuan, Neguko Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da. Omar Urbieta, Ainitze Odriozola, Imanol Odriozola, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Maialen Aizpuru bertan izango dira. Omar Urbieta, infantil eta juniorren entrenatzailea, oraindik sasoi onean dago eta bera ere, lehiaketan parte hartzera animatu da. Txapelketak lau saio izango ditu, bi zapatuan eta beste bi igandean. \ \ Neguko txapelketa garrantzitsuenen garaian gaude eta helburua, sailkapenetan aurreko postuetan kokatzea da. Seguru gaude, bakoitzak duen onena emango duela probetan, eta nahiz eta ez lortu helburu guztiak, aukera gehiago izango dituztela, denboraldia luzea baita. \