Ilunpek urtarrilaren 21ean berrekingo die entrenamenduei

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 14a, 08:14
Gabonetako oporretan indaberritu eta San Sebastian jaiak ospatu ondoren berrekingo dio Ilunpe pilota elkarteak 2018-2019 denboraldiari. Urtarrilaren 21ean hasiko dira entrenamenduak, orain arte bezala banatuta:\ \ - Aurre-benjaminak (2011n edo ondoren jaiotakoak): Izarraitzen, zapatuetan, 10:00etatik aurrera.\ \ - Benjaminak (2009an edo 2010ean jaiotakoak): Izarraitzen, asteazken eta ostegunetan, 18:00etatik aurrera; eta Frontoi Txikian, ostegunetan, 18:00etatik aurrera.\ \ - Alebinak (2007an edo 2008an jaiotakoak): Izarraitzen, astelehenetan, 18:00etatik aurrera; eta Frontoi Txikian, asteazkenetan, 18:00etatik aurrera.\ \ - Infantilak (2005ean edo 2006an jaiotakoak): Frontoi Txikian, astelehenetan, 18:00etatik aurrera.\ - Kadeteak eta jubenilak: Frontoi Txikian, astearteetan, 18:00etatik aurrera.\ \ Bestalde, Ilunpe pilota elkarteak gogoratu nahi du pilotan aritu ahal izateko pilotariek klubean izena eman beharko dutela aurrez. Horretarako, denboraldi hasieran izena eman ez zuten pilotarientzako izen-emate epe berri bat irekita dago; urtarrilaren 31n izango da horretarako azken eguna. Denboraldi hasieran izena eman zutenek ez dute berriz egin beharrik. Tramitazio guztia Luba aholkularitza bulegoaren bitartez egin ahalko da soilik. Bertan egongo dira eskuragarri izen-emate orriak, eta horiek bete ondoren Luban utzi beharko dira. Lubaren ordutegia astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 15:00etara eta 15:30etik 19:30era da. Ostiraletan, berriz, 8:00etatik 15:00etara.\ \ Denboraldiko bigarren zatia lehenengoa bezain arrakastatsua izango denaren itxaropenarekin, frontoira gerturatu eta pilotaz gozatzeko deia luzatu nahi du Ilunpek.