Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 2a, 19:54
Asteburu honetan partida asko izan ditugu eta emaitza txukunak lortu dituzte gure taldeek.\ \ Preferenteko mutilek derbia jokatu zuten larunbatean Lagun Onaken aurka. Lehen zatiaren amaieran markagailuak hutsean ziren, baina bigarren zatian kanpoko taldea gehiago izan zen eta 0-2 galdu zuten gureek.\ \ Erregional mutilek ere ondo ekin zioten Aretxabaleta Udaren aurkako partidari, 1-0 joan baitziren. Atsedenaldira joan aurretik, ordea, kanpokoek gola sartu zuten eta handik aurrera gehiago izan ziren. Azkenean partida 1-3 amaitu zen.\ \ Jubenilen A taldeak Anaitasunaren aurka jokatu zuten kopako partida etxean eta 6-0 irabazi zuten. B taldekoek, berriz, liderraren etxean jokatu zuten eta ezusteko ederra eman zuten 0-2 irabazita. Hiru punturekin itzultzea lortu zuten.\ \ Kadete mutilek ere etxetik kanpo jokatu zuten, Eibarren. Eibartarrak izan zuten aurkari eta 2-5 irabazi zuten. Pixkanaka pixkanaka ari dira kopan beraien lekua egiten.\ \ Infantil mutilek ere derbia izan zuten Lagun Onak B taldearen kontra eta denboraldi osoan bezala, sendo ari dira kopan ere, 2-6 irabazi zuten.\ \ #AupaIkas