Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 23a, 12:59
Sansebastianen ajea pasatu ondoren, aste honetan gure talde askok ez dute atsedenerako betarik izango, partidaz beteta baitator asteburua.\ \ Preferenteko mutilek etxean jokatuko dute bi astez kanpoan aritu ostean. Soraluze izango dute aurkari eta ea etxean gelditzen diren hiru puntuak.\ \ Erregional mutilek bolada onari eutsi nahi diote eta beste aste bat igaro partidarik galdu gabe. Aste honetan Eibartarrak izango dute arerio igande arratsaldean. Ea partida polita eskaintzen diguten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak, berriz, Zumarragan jokatuko du aste honetan Urolaren kontra. Lehengo astean gol festa ikusgarria izan genuen Garmendipen eta ea aste honetan zer eskaintzen diguten Argixaon.\ \ Jubenil mutilen B taldeak eta kadete mutilen taldeak atsedena izango dute jardunaldi honetan.\ \ Infantil mutilek derbia izango dute Lagun Onak A taldearen kontra larunbat eguerdian. Partida estua jokatuko dutela ziur gaude bi taldeek eta ea partida ederra jokatzen duten.\ #AupaIkas