Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 16a, 14:28
Asteburua gerturatzen ari zaigu eta asteburu berezia da Azpeitian bizi garenontzat. Hala ere, gure mutilek astero bezala futbol partidak izango dituzte.\ \ Preferenteko mutilek aste honetan ere etxetik kanpo jokatuko dute, bigarren bueltari hasiera emanez. Zizurkilen jokatuko du Danenaren aurka eta hiru puntuak eskuratzeko asmotan zelairatuko dira.\ \ Erregional mutilek urte honetan jokatutako partidetan porrota ez dute ezagutu eta hirugarrengoan ere ahalegin horretan jarraitzeko asmotan irtengo dira. Aste honetan Elgoibar izango dute aurkari Mintxetan.\ \ Jubenil mutilen A taldeak etxean hartuko du Segura Goierri B taldea. B taldeak, berriz, Goierri aldera joan beharko du Idiazabalen aurkako partida jokatzera.\ \ Kadete mutilek Azkoitian jokatuko dute Anaitasunaren kontra. Pasa den astean ekin zioten kopari ilusioz eta ea aste honetan ere lan txukuna egiten duten.\ \ Infantil mutilek ere Mintxetan jokatuko dute Elgoibar Txuria B taldearen kontra. Denboraldi ederra egiten ari dira taldeko gazteenak eta horrela jarrai dezatela.\ \ Beraz, animatu etxean jokatzen diren partidak ikustera eta gure taldeak animatzera.\ \ Gainontzean, asteburu ederra igaro dezazuela eta ondo pasatu sansebastianak!