Asteburuko agenda

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 12a, 12:52
Asteburu honetan jokatuko dute gure taldeek urteko azken partida, beraz, animatu berauek ikustera.\ \ Preferenteko mutilek partida zaila izango dute Beasainen aurka etxetik kanpo. Ea pasa den asteko atsedena baliatu eta hiru puntuak eskuratzen dituzten.\ \ Erregional mutilek bolada onari eutsi nahi diote eta Eibarren jokatuko du larunbat arratsaldean Urkiren kontra.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Zestoaren kontrako partida izango du Iraeran larunbat arratsaldean. B taldeak, berriz, Lagun Onaken aurkako derbia izango du Garmendipen larunbatean 12:00etan.\ \ Kadete mutilek atsedena izango dute eta datorren urtean itzuliko dira berriro ere futbol zelaietara.\ \ Infantil mutilek, berriz, Anaitasunaren aurka jokatuko dute larunbat arratsaldean etxean.\ \ Aupa mutilak, ea urteari amaiera biribila ematen diozuen. #AupaIkas