Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 9a, 12:30
Joan den asteburuan zubia izan dugu, baina gure taldeetako batzuk partidak izan dituzte.\ \ Preferenteko mutilek atsedena izan dute jardunaldi honetan.\ \ Erregional mutilek larunbat arratsaldean jokatu zuten Uda Aretxabaletaren kontra eta 2-1 irabazi zuten, garaipen ederra lortu zuten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Eibartarrak Bren kontra 9-0 irabazi zuen ostiralean jokatutako partidan. B taldeak, berriz, larunbatean jokatu zuen Azkoitian. Partida ona egin zuten baina emaitza ez zen beraien alde atera, Anaitasunak 3-2 irabazi baitzuen.\ \ Kadete mutilek Lagun Onaken aurkako derbia izan zuten eta huts eta zazpi galdu zuten.\ \ Infantil mutilek ere Preferentekoek bezala atsedena izan dute asteburu honetan.\ \ Datorren astean jokatuko dituzte urte honetako azken partidak gure taldeek. #AupaIkas