Asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 28a, 15:24
Urriaren amaierara iristen ari gara pixkanaka, eta bukatu berri den asteburuak honako emaitza hauek utzi ditu. Bestalde, gogoratu: hilero bezala, zozketa egin eta irabazlearen izenaren berri emango dugu aste honetan. Hilabete honetako saria Villegas-Asier arraindegiarena izango da.\ \ Preferenteko mutilek Tolosaren kontrako partidan hirunako berdinketa lortu zuten. Horrenbestez puntu bat eskuratu zuten.\ \ Erregional mutilek Zestoaren aurka jokatu zuten, eta 3 eta 1 nagusitu zen etxeko taldea. Hala ere, esan beharra dago gure mutilek ez zietela erraz jarri neurketa.\ \ Jubenil mutilen A taldeak ere Zestoaren kontra jokatu zuen larunbatean Azpeitian. Etxekoek ez zuten partida irabazterik izan, baina gol asko ikusteko aukera egon zen: 3 eta 6 galdu zuten gureek.\ \ Jubenil mutilen B taldeak, berriz, Lagun Onaken aurkako partida 3 eta 2 galdu bazuen ere, esan beharra dago partida borrokatua jokatu eta zuten dena zelaian utzi zutela. Lan ona egin zuten, beraz.\ \ Kadete mutilek atsedena izan dute asteburuan, eta datorren astean ekingo diote berriro jardunaldiari.\ \ Infantil mutilek etxean jokatzen zuten lehen partida izan zen larunbatekoa. Derbia izan zen gainera, Lagun Onak B taldearen kontrakoa, hain zuzen ere. Bi taldeak parean aritu ziren arren, 1 eta 0 irabaztea lortu zuten.\ \ #AupaIkas