Asteburuko partidak\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 3a, 13:25
Asteburuko partidak\ \ Asteburua gerturatzen ari da eta horrekin baita beste jardunaldi bat ere bai. Gainera, hilabete honeta Villegas-Asier Arraindegia izango da babesle nagusia eta hilabete amaieran berak jarritako sari bat zozkatuko dugu Ikasberri Zale guztien artean.\ \ Preferenteko mutilek Getariako Ketaren aurka jokatuko dute Orioko Mendibeltz zelaian. Ea etxetik kanpo jokatzen duten partida honetan ere hiru puntuak eskuratzeko aukera duten.\ \ Erregional mutilek atsedena izan ondoren pasa den jardunaldian igande eguerdian Aretxabaleta Udaren kontra jokatuko dute.\ \ Jubenil mutilen A taldeak ere igandean jokatuko du Garmendipen Eibartarrak A taldearen kontra. B taldeak, berriz, Zestoaren kontra jokatuko du larunbat arratsaldean.\ \ Kadete mutilek Anaitasuna izango dute aurkari igandean Azkoitian jokatuko duten partidan.\ \ Infantil mutilek, berriz, oraindik denboraldia hasi ez badute ere, lagunartekoak jokatzen ari da eta aste honetan Zumaiako izango du aurkari.\ \ #AupaIkas