Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 23a, 14:18
Asteburuan jokatu dute bigarren jardunaldia gure taldeek, eta honako hauek izan dira lortu dituzten emaitzak.\ \ Preferente mailako mutilek etxetik kanpo jokatu zuten larunbatean eta 2-3 emaitzarekin hiru puntuak etxeratzea lortu zuten.\ \ Erregional mutilek 2 eta 1 galdu zuten Mutrikuren kontrako partida. Ea datorren astean etxean berriro ere puntuak lortzen dituzten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak sendo jarraitzen du, Anaitasunaren kontra 6 eta 2 irabazi baitzuen. B taldeak, berriz, partida ona egin zuen, baina azken minutuetan puntu batek ihes egin zion; 2 eta 3 galdu zuten.\ \ Kadete mutilek Urola Urretxu B taldearen kontra 1-4 galdu zuten etxean jokatutako lehenengo partidan.\ \ #AupaIkas