ASTEBURUKO FUTBOL PARTIDAK\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urr. 25a, 12:39
ASTEBURUKO FUTBOL PARTIDAK\ \ Gogorarazi nahi dizuegu, hilabete honetako partiden babesle nagusia Villegas Arrandegia dela eta hil amaieran gauden honetan laster bere otarra zozkatuko dugula. Oraindik bazkide egin ez zaretenok aukera duzue ikasberrikirolelkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzeko zuen izen abizenekin.\ \ Beste jardunaldi bat ere ate joka dute gure taldeko neska-mutilek.\ \ Preferentekoak izango dira igandean jokatuko duten bakarrak. Aste honetan ere etxetik kanpo jokatzea tokatzen bazaie ere, ziur gaude partida on bat jokatzeko asmoarekin irtengo direla Uda-ren zelaira.\ \ Esan bezala, gainerakoek larunbatean jokatuko dute.\ Erregionalek, Elgoibar hartuko dute etxean arratsaldeko 17:30etan, zuen animoak eskertuko dituzte partida jokatzeko. Kadeteek, derbia izango dute Lagun Onaken aurka eta partida zaila izango den arren, aste osoko entrenamenduen ondoren, partida berezi honetaz gozatzea espero dugu. Infantil mutilen B taldeak, Eibartarraken aurka jokatuko du etxean.\ \ Jubenil mutilek, Zestoaren aurka neurtuko dituzte indarrak Iraetako futbol zelaian eta infantil neskek ere bai. Infantil mutilen A taldeak, berriz, Soraluze izango du aurkari asteburuko partidan.\ \ #AupaIkas