Ikasberri Kirol Elkarteko jubenil mutilak, ilusioz eta gogoz denboraldiari amaiera ona emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2017ko mai. 18a, 13:03
Ikasberri kirol elkarteko jubenil mutilen lehen mailako taldea ilusioz beterik dago aurten egiten ari diren denboraldia dela eta.\ \ Han eta hemen hainbat partida jokatu ostean, kopa ligako aurrenak izatera iritsi ziren, eta joan den astean kanporaketetako lehen partida jokatu zuten Gure Txokoaren aurka. Partida hura 4-2 irabazi zuten, eta hurrengoa jokatzeko \"gogo bizia\" dutela esan dute. Hori horrela, \"entrenamendu ugar\" egiten ari direla azpimarratu dute, ea denboraldiari amaiera ona emateko \"lanean gogor\" ari direla azaldu dute.\ \ Horregatik, dei egin diete Azpeitiko eta inguruko herrietako gazte, zahar, ume nahiz helduri zapatuan, hilaren 20an, Garmendipeko zelai artifizialean jokatu duten partidara gerturatzeko: \"Guztion indarra eta animoak behar ditugu partida irabazi, hurrengo fasera igaro eta gure ametsa bete ahal izateko\". Partida 16:00etan hasiko da, eta Ikasberriko taldeak Urola izango du aurrez aurre.