Ikasberrik ezin Mutrikun

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko mar. 23a, 12:23
Ikasberri Preferenteak partida zaila zuen pasa den larunbatean, Mutrikuren zelaia bisitatu baitzuen eta haiek bigarren postuan sendo dabiltz. Hala ere, Ikasberrirena izan zen lehen aukera; Mikel Landaren jaurtiketa gurutzatua gutxigatik kanpora joan zen. Minutu gutxi pasatu ziren Mutrikuk bere lehen gola sartu eta markagailuan aurretik jartzeko. Ikasberri atzetik zela, geldikako jokaldietan arriskua sortu zuen, baina ez zuen lortu markagailua berdintzea. Lehen zatiko azken hamar minutuetan polemikarako bi jokaldi: bata, Mikel Landa atezainak lurrera bota eta epaileak txartel horia besterik ez zion erakutsi; bestean, ordea, Lukenen zelai erdiko falta baten ostean, azken jokalaria zelakoan, zuzenean kalera bota zuen eta Ikasberri bat gutxiagorekin utzi zuen epaileak.\ \ Bigarren zatian, bat gutxiagorekin egon arren, oso ondo hasi zen Ikasberri eta gol aukera garbiak sortu zituen. Garbienak Mikel Landaren oinetan izan ziren. Jaurtiketa gurutzatu bat lehenik, Arakistainen jokaldi batean, atezainik ez zela kanpora bota zuen Landak; eta bigarrengoan, hegaleko sake batean ere Landaren bolea kanpora gutxigatik. Eguna izan ez zuen arren, Landak aukerak sortzeko duen ahalmena erakutsi zuen Mutrikun, beste behin. Hainbeste hutsegiteren aurrean garesti ordaindu zuen, ordea, talde zzpeitiarrak eta, 80. minutuan, bi eta hutsekoa sartu zuen Mutrikuk.\ \ Bukaerako emaitza: 2-0\ \ Erregional, jubenil eta infantilek ez dute jardunaldirik izan. Kadete mailako b taldeek galdu egin dute, batak 7-1 Tolosaren aurka eta besteak etxean 0-2 Anaitasunarekin. Neskek ere 1-2 galdu dute zarauztarren aurka.