Erreakzioa eta garaipena Ikasberrik

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko mar. 9a, 08:22
Preferente mailako Ikasberriko taldeak garaipena lortu zuen pasa den igandean azkoitiarren aurka jokatutko partidan. Neurketa garrantzitsua zuen igandekoa Ikasberrik, eta armailetara begiratzea nahikoa zen partidak zuen garrantziaz jabetzeko. Izan ere, 300 bat lagun bertaratu ziren Azkoitiko San Juan futbol zelaira. \ \ Erasokor hasi zen Ikasberri, lehen minututik partidaren bila atera baitziren, eta azkar iritsi zen fruitua, Mikel Landak partidako lehen aukeran baloia sareetara bidali baitzuen. Ikasberrik erasoari ez zion uko egin markagailuan aurretik joan arren, eta 15. minutuan Aitor Zubeldiak sekulako aukera izan zuen bi goleko errentarekin aurreratzeko, geldikako jokaldi baten ostean. Pixkanaka, Anaitasuna suspertzen hasi zen, eta aurrean zituen jokalari trebeak zelaian agertzen hasi ziren; Lehenik baloi bat zutOinera bota zuten, bigarrengoan, ordea, berdinketaren gola iritsi zen. Ikasberriren minutu txar horiek ongi baliatu zituzten gorriek, bigarren gola bi minutu geroago sartu baitzuten. Horrenbestez, atsedenaldian 2 eta 1 atzetik zen Ikasberri. \ \ Bigarren zatian defentsan eta zelai erdian aldaketak egin ondoren, Jon Igarataundik min asko egin zuen defentsako ezker hegaletik. Oso erasokor aritu zen, eta bi abagune garbi iritsi ziren alde hartatik. Lehenengoan Igarataundiren erdiraketa baten aldaratzea Jariren hanketara iritsi zen eta haren jaurtiketari atezainak erantzun zion. Bigarrengo jaurtiketa, berriz, area txikitik egin zuen Igarataundik, eta gutxigaitik kanpora joan zen. \ \ Azkoitiarrak atzean sartuta ziren eta Ikasberriren aukerak ikusita, gertatu beharrekoa gertatu ze. Izan ere, 70. minutuan Mikel Landak areaz kanpoko aldaratze batean ez zuen barkatu eta berdinketako gola sartu zuen. Mikel Landa izan zen protagonista hirugarrengoan ere. 73. minutuan area barruan baloia hartu, korrika hasi eta penaltia egin baitzioten arratsaldeko protagonistari. Ez zuen aukera alferrik galdu \'Kixkurra\' beteranoak eta hamaika metrotatik bera bezalakorik ez dagoela erakutsi zuen. Azken minutuetan ez zuen asko sufritu Ikasberrik eta urrezko hiru puntuak Azpeitira ekarri zituzten, 2 eta 3 emaitzarekin. \ \ Erregionalak ere ongi aritu dira asteburuan. Lehen sailkatuaren aurka berdindu ondoren sailkapenean goraka doaz. Jubenillak ere ikaragarrizko hobekuntza egin dute eta 0 eta 2 irabazi ostean, bigarren dira IƱigo Unanueren mutilak. Jubenil neskek berdinketa lortu zuten eta Kadeteek elkarren kontrako partida bana berdindu zuten. Infantilek ere banako berdindu zuten. Beraz, Ikasberriko zazpi taldeek ez dute porrotik jaso aste honetan.