Infantil mailako neskentzako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2013ko eka. 24a, 14:56
Ikasberri Kirol Taldeko kideok infantil mailako (2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak) nesken taldea atera nahi dugu herriko gazteek futbolaz disfrutatzeko aukera izan dezaten. Adin tarte horretan bazaude eta bertan parte hartzeko asmoa baldin baduzu, ekainaren 26an, asteazkena, 11:30ean izango da entrenamendua, Garmendipeko zelai artifizialean. Kirol arropekin azaldu beharko da. Animatu eta bertan ikusiko gara.