Ikasberri Kirol Elkartean parte hartu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2013ko mai. 22a, 09:35
2013/14 denboraldirako infantil mailako (2000 eta 2001 urteetan jaiotako) neska eta mutilen taldeak atera nahi ditugu herriko gazteek futbolaz disfrutatzeko aukera izan dezaten. Adin tarte honetan bazaude eta bertan parte hartzeko asmoa baldin baduzu, eman ezazu izena. \ \ Izena emateko deitu Azpeitiko Ikastola Ikasberrira (943 15 12 46) astelehenen eta ostiraletan (15:00etatik 18:00etara) edota idatzi ikasberrikirolelkartea@gmail.com helbidera ondorengo datuak idatziaz: izen-abizenak, jaiotze urtea eta harremanetarako telefono zenbakia. \ \ Izena ematen dutenak aurrerago entrenamendu baterako deituak izango dira.