AZPEITIKO HERRIRA HERRI BILGUNEA MARTXAN ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 4a, 20:00
AZPEITIKO HERRIRA HERRI BILGUNEA MARTXAN DA\ Euskal preso eta iheslariek bizi duten egoera gainditzeko asmoarekin, pasa den apirilaren 28an sortu zen Azpeitiko HERRIRA herri bilgunea.\ \ Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan jarduteko gunea. Herritar desberdinen parte hartzearekin, ekarpenak eginez, iritzia emanez... osaturiko bilgune zabal, ireki eta eraginkorra.\ \ Lehenengo batzarrean, 52 lagun bildu ginen eta talde txikietan eztabaidak eman ziren. Lehen batzar honetan, herri bilguneak herrira begira landu beharreko gaiez aritu zen. Horretaz gain, herritarrei eskaini behar zaizkien gune, tresna edota baliabideez hitz egin zen. Alegia, bilgunearen antolamenduak nola izan behar duen.\ \ Lehen batzarrarekin batera sortu da HERRIRA herri bilgunea eta bide batez, maiatzak 19ko Elkartasun Egunean parte hartzeko deialdia ere luzatzen du.