'Pepe Rei aurrera' liburua aurkeztuko dute bihar Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko aza. 28a, 17:21
Pepe Rei elkarteako kideek pertsona horrek eginiko lanaren garrantzia eta balioa mahai gainean jartzen dituen 'Pepe Rei aurrera' liburua aurkeztuko dute abenduaren 2an, 19:00tan, Gaztetxean.\ \ 'Egin'-en, 'Ardi Beltza'-n edota 'Kale gorrian'-en (Guztiak Guardia Zibilak itxitakoak) erakutsitako konpromisoaz gain, hainbat liburutan eta lanetan biltzen da idazle horren ikerketa lana, estatu eta boterearen kiratsak behin eta berriz azalaratzen dituzten lanak gehienak.\ \ Xehetasun guztien berri izateko aukera ezin hobea izango dugu bihar, asteartea, baita liburua eskuratzeko ere.\ \ Bestalde, liburua finantzatu ahal izateko, herriko gune ezberdinetan erosi ahal izango du liburua edonork, baina aurrerago emango dizuegu salmenta guneen berri.