Abian da gaztetxeko txotxa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2013ko urt. 28a, 19:23
Joan den ostiralean Gaztetxeko txotxaren irekiera izan zen eta zapatuan eman zitzaion hasiera hurrengo asteetan ere luzatuko den egitarauari. \ \ Hemendik aurrera, larunbatero lau euroren trukean sagardoaz eta postreaz gozatzeko aukera egongo da eta nahi duenarentzat afaria ere eskainiko da: bokadilloak eta errazioak. \ \ Argazkia pasa den larunbatekoa da eta ikusten den bezala, jende dexente bertaratu zen, giro ederra sortuz. \ \ Hemen datozen asteetarako txotxaren bueltan antolatu dugun egitaraua:\ \ - Otsailak 2: Ijito txotxa.\ \ - Otsailak 11: Mozorro txotxa.\ \ - Otsailak 16: Txotxa irekita egongo da.\ \ - Otsailak 23: Txotxaz gain kontzertu akustikoa egongo da.\ \ - Martxoak 2: Txotxa irekita egoteaz gain bertsio gaua ere izango da. \ \ - Martxoak 9: Txotx feminista.\ \ - Martxoak 15: Bertso afaria.\ \ - Martxoak 22: Txotxa irekita egongo da.\ \