Ezker Abertzaleak herri batzarra egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ezker Abertzalea 2018ko ots. 5a, 19:26
Gaur, asteartea, Ezker Abertzaleko kideok zita garrantzitsua dugu Herri Batzarra egingo baitugu 20:30ean, Sindikatu Zaharrean. Hasteko, Gipuzkoako Sortuko arduradunek prozesu independentistaren nondik norakoez eta nazio nahiz herrialde mailako erronkez arituko zaizkigu hizketan, eta jarraian, Azpeitiko kontuetan sakonduko dugu. Ikasturte honetan herrian ditugun erronka nagusien inguruan hitz egingo da bertan. Azpeitiko Ernaiko kideek ere beren tartea izango dute, eta gazte esparruko lanketen berri emango dute. \ \ Independentzia, sozialismoa eta feminismora bidean, denok gara beharrezkoak. Zatoz!\ \ Azpeitiko Sortu eta Ernai