The authentic azpeitiar experience

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 5a, 11:47
Azpeitiak badu zer erakutsia munduari, eta soka horri tiraka herriko tradiziorik esanguratsuena turismoari begira jarriko du Sokamutour ekimenak. Jakin dezala mundu osoak nola bizi ditugun festak herri aurrerakoi honetan.\ \ Gurera etorriko diren bisitariek \"benetako azpeitiar esperientzia\" bizitzeko aukera izango dute kaleetan, eta herritarrok harro eta eskuak zabalik hartuko ditugu turistak, gure festaren parte bihurtuz.\ \ Ez dugu Ernest Hemingway edota 'La Fiesta' eleberriaren beharrik, 500 urtez zezenak kalean gora eta behera ibili ditugun herri batean kontu honi konplexurik gabe adarretatik heldu eta turismo eskaintza aitzindari hau aurkezteko, hementxen dala Sokamutour!\ \ Welcome / Bienvenido / Bienvenue / Benvenuto / Willkommen / Bem vinda\ \ Basazabal jauregian izango dira eskuorriak irakurgai, hainbat hizkuntzatara itzulita.\ \ Uztarriaren otsaileko zenbakian eskuorriaren ingelesezko bertsioa primizia moduan argitaratu da.