Abortuaren legearen erreformaz ariko gara gaur, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko eka. 19a, 12:18

Uda aurretik antolatzen dugun azken hitzaldia izango da gaurkoa. 19:00etan hasiko da Emakumeen Txokoan bertan, eta Emagin Elkarteko Miren Aranguren izango da hizlaria.

Emakumeen Txokoan uda aurretik antolatu dugun azken hitzaldia izango da gaur, asteazkena, eta abortuaren lege erreformaren ondorioez arituko gara bertan. Emakumeen Txokoan bertan izango da, 19:00etan hasita eta Emagin Elkarteko kide Miren Aranguren izango da hizlaria.

Hemen hitzaldiaren laburpentxoa: PPk martxan jarri nahi duen abortuaren inguruko lege erreformak ondorio latzak izan ditzake emakumeen osasun integralean, eta eskubide sozial zein erreproduktiboei dagokionean. Momentuan indarrean dagoen legeak bermatzen duen egoera zein den, eta proposatzen ari diren erreformak izango lituzkeen ondorioak aztertuko ditugu.