'Crítica del pensamiento amoroso' liburuaren ...

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko urt. 16a, 17:37
Gaur, asteazkena, 'Critica del pensamiento amoroso' liburuan eginiko hausnarketak, eta atera dituen ondorioak, azalduko dizkigu EHUko gizarte antropologiako irakasle Mari Luz Estebanek. 19:00etan hasiko da hitzaldia Emakumeen Txokoan.\ \ Jarraian duzue liburuaren laburpena:\ \ Maitasunaren inguruan mendebaldean nagusi den ideologiaren irakurketa kritikoa egiten du argitalpenak. Ideologia horrek, espazio sozial guztietan du eragina (familia eta erakundeak barne), eta genero, klase eta etnia arloko desberdintasun-harremanak ditu. Horrez gain, bikotea, bizikidetza, familia, amatasuna eta herritarrak ulertzeko moduaren gainean zuzenean eta espezifikoki eragiten du. Emakumeen subordinazio sozialaren erdigunean dagoen “maitasunaren pentsamendua” da.\ \ Bestalde, liburuak hainbat adin eta gizarte-egoeratako gizon-emakumeen testigantzak biltzen ditu; testigantza horien guztien lotura da mugimendu feministako kide izatea, edo (gizonen kasuan) haren ingurukoak. Alderdi enpiriko horrek, maitasunaren eremuan pertsonek izandako kontraesan eta dilemetan arreta jartzen du, baita banakako nahiz kolektiboaren ekarpen eta alternatiba jakinetan ere.\ \ Mari Luz Esteban, EHUko Gizarte Antropologiako irakaslea da, eta bertan, era berean, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Masterra koordinatzen du. Basauriko Emakumeen Taldeko kidea da eta euskal erakunde feminista ugaritan parte hartu du. Hainbat gairen gainean lan egin du: osasuna eta generoa, zaintzak, gorputza eta gorputz-irudia, emozioak. Bere argitalpenen artean liburu hau nabarmentzen da: 'Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio' (Edicions Bellaterra, 2004).