Datorren asteartean beste 600 maskara banatuko dituzte Alde Zaharrean, Sanjuandegin eta Urrestillan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 30a, 09:27
Herritar talde bat eta Elkar-ekin elkarlanean egiten ari garen ekimenaren bidez, jada herriko jostunek egindako 700 maskara baino gehiago banatu ditugu herritarren artean. Aurrena, zaintza eta garbiketa lanetan dabiltzan pertsonei 100 maskara banatu genizkien; pasa den asteartean, berriz, 600 maskara baino gehiago banatu genituen herritarren artean. \ \ Oraindik lanean jarraitzen dugu, eta datorren astearterako beste 600 maskara egingo ditugula aurreikusten dugu; beraz, asteartean bertan banatuko ditugu maskarak herritarren artean.\ \ Banaketak 17:00etatik 19:00etara egingo dira, honako puntu hauetan:\ \ - Urrestillan, Gazte Lokalean.\ \ - Sanjuandegin, Auzo Lokalean.\ \ - Alde Zaharrean, Elkargunean. \ \ Datorren asteartekoa izango da egiten dugun azken banaketa.