Seaskari laguntzeko egutegiak salgai daude Elikagunean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 3a, 08:52
Urtea amaitzear da, eta ohi bezala, datorren urteko egutegiak salgai jarri ditu Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Hurrengo ikasturterako dirua biltzea da elkartearen asmoa, eta ikastola horiei laguntzeko helburuarekin, Elkar-ekin eta Elikagunea arduratuko dira egutegi horiek Azpeitian saltzeaz. Egutegi honen salmenta diru iturri garrantzitsua da Seaskarentzat, eta bere hedapenean gure aletxoa jarri nahi izan dugu aurtengoan ere.\ \ Seaskan irakasleak falta direla salatuz hainbat ekimen egin dituzte urte honetan Ikastolako guraso eta ikasleek. Azken mobilizazioak pasa den astean ikusi genituen, Baionan ehunka ikaslek protesta egin zituzten Parisek euskara ito nahi duela salatuz, eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuz.\ \ Aspaldikoa da Seaska ekonomikoki itotzeko Frantziako Estatuak duen jarrera itxia, eta horri aurre egiteko, elkartasun ekonomikoa beharrezkoa dela uste dugu, beste hainbat ekimenekin batera. Ipar Euskal Herriko haur eta gazteek euskaraz eta Euskal Herriaz ikas dezaten Seaskaren proiektua oinarrizkoa da, eta Azpeititik gure ekarpentxoa egin nahi diogu proiektu horri. \ \ Egutegiak lau eurotan daude salgai, eta nahi duenak eskuragarri ditu dagoeneko Elikagunean.