Etxebizitzaren auziaz hitzaldia eskainiko du Nekane Juradok gaur

Etxebizitzaren problematika aztergai izango du Nekane Jurado ekonomialariak gaur, asteazkena, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen hitzaldian. 'Etxebizitza. Eskubidea ala negozioa' izenburupean arituko da solasean hizlaria.\ \ Juradok hainbat azterketa egin ditu gaiaren inguruan –horietako batzuk orain dela gutxi 'Gara' egunkarian argitaratu zituen–, eta gogoeta horiek herritarrokin partekatu eta solasaldi bat irekitzea izango da hitzaldiaren xedea.