Azpeitian 54 apustu makina daude, horietako 21 apustu etxean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 15a, 10:25
Elkar-ekin taldeak apustu makinen inbentarioa egin du azken asteotan herrian. Apustuak egiteko makinatzat hartu ditugu makina txanponjaleak eta kirol apustuak egiteko makinak, besteak beste. Herriko 67 lokaletan (tabernak, jatetxeak eta kafetegiak) egin du taldeak azterketa, eta honako hauek izan dira emaitzak:\ \ - 67 lokal horietatik 26 dira makinaren bat dutenak. Gainera, batzuetan bat baino gehiago dituzte.\ \ - 26 lokal horietan, guztira, 33 makina daude.\ \ - Apustu etxean 21 makina daude.\ \ - Guztira, apustuak egiteko 54 makina daude Azpeitian.\ \ Datu horien gainean, honako hau adierazi nahi du Elkar-ekinek.\ \ - Apustu etxearen irekierarekin, ia bikoiztu egin da Azpeitian dauden apustuak egiteko makinen kopurua. Beste kasu batzuetan ez bezala, apustuak dira apustu etxeko negozioaren jarduera nagusia, eta jendea apustuak egitera bultzatzeko pentsatua dago lokalaren funtzionamendu osoa. Horregatik, apustu etxea ixteak eta bere aurka borroka egiteak garrantzia berezia du une honetan Elkar-ekinentzat. Borroka horrekin jarraitzeko gogoz eta indarrez aurkitzen gara.\ \ - Azpeitian apustu makinarik ez duten lokal asko daude, eta datu hori azpimarratzekoa da gure ustez. Jarrera hori txalotu nahi dugu, eta lokal horien arduradunak horretan segitzera gonbidatzen ditugu.\ \ - Gogoratu nahi dugu orain dela hilabete gutxi herriko plazan kokatua dagoen Eperra tabernako nagusiak bertan zegoen makina kentzea erabaki eta horrela jakinarazi zuela publikoki. Pauso garrantzitsua izan zen gure ustez. Zentzu horretan, apustu makinak dituzten lokalak gogoeta egitera eta makinak kentzera animatu nahi ditugu. Datozen asteotan lokal horietako arduradunekin harremanetan jarriko gara gaiari buruzko gure iritzia zuzenean beraiei jakinarazteko.