Faxismoaren eta xenofobiaren aurka hainbat egitasmo antolatuko du asteotan Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 1a, 11:52
1960ko martxoaren 21ean, Hego-Afrikako Sharpeville herrian, milaka eta milaka herritar atera ziren kalera herrialdean bizi zuten apartheid eta arrazakeria egoera bortitza salatzeko. Protesta baketsua bortizki sakabanatu zuten poliziek, 69 pertsona hil eta 186 zauritu eraginez.\ \ Mende erdi igaro da gertaera haietatik, baina egun horretan kalera ateratzeko arrazoiek bere horretan jarraitzen dute. Arrazakeria eta xenofobia errealitate gordina dira gaur egun ere, milioika direlarik beraien koloreengatik, sinesmenengatik, kulturagatik edo ohiturengatik jazarriak eta erasotuak diren biztanleak.\ \ Faxismoaren mamua indartsu agertu da azken hilabeteotan, Europan eta espainiar estatuan eskuin muturra izaten ari den gorakada ikusi besterik ez dago. \ \ Azpeitian bertan ere badira pertsona migratzaileen gaineko aurreiritzi eta jarrera desegokiak. Arrazakeria eta xenofobia zantzuak presente daude elkarrizketa askotan, eta komunitate zenbaiten aurkako iritziak entzuten dira han eta hemen.\ \ Horretaz guztiaz hitz egiteko eta xenofobiarik gabeko herri bat aldarrikatzeko baliatu nahi dugu martxoaren 21a, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.\ \ Data horren testuinguruan hainbat egitasmo antolatzen ari gara Elkar-ekinetik:\ \ - Martxoak 2, larunbata, bereziki pertsona migranteei begirako hitzaldi informatiboa egingo da Baigeran, 16:30etik aurrera.\ \ - Martxoak 20, asteazkena, 'Faxismoa gaur eta hemen' izenburua duen hitzaldia egingo da Sanagustin kulturgunean, 19:00etatik aurrera.\ \ - Martxoak 21, osteguna, 'Azpeitian xenofobiarik ez, inor ez da ilegala' lelopean elkarretaratzea egingo da plazan. Ondoren, janari ezberdinekin mokadua egingo dugu, eta eguna amaitzeko bakarlari txiletar baten kontzertua izango dugu.\ \ - Martxoak 24, igandea, musikari afrikarrak izango dira herrian. Aurrena kalean zehar, eta ondoren, Sanagustinen.\ \ Datozen egunetan emango ditugu ekitaldi hauen gaineko zehaztasun guztiak.