Apustua etxearen aurrean, apustu etxearen ...

Apustua etxearen aurrean, apustu etxearen aurka\ \ Atzo arratsaldean egin zen Elkar-ekinek apustu etxearen aurka deituriko elkarretaratzea. Adin ezberdineko herritar asko bildu zen apustu etxearen parean, eta ordu erdiz bertan egon ondoren Elkar-ekineko kide batek hartu zuen hitza. Apustu etxeak ekarri ditzakeen ondorioez ohartarazi ondoren, amaitutzat eman zuen hiru asteko kanpainatxoa. \ \ Aurrera begira ekimen gehiago egiteko aukera zabalik utzi zuten, herritarren aldetik horretarako beharra sentituko balitz.\