Azpeitian irekitzekoak diren apustu etxearen aurkako elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek uztailaren 26rako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko uzt. 11a, 10:21
Ohar honen bidez, Azpeitiko Elkar-ekin taldeak bere ezinegona azaldu nahi du Balentina Agirre plazan irekitzekoak diren apustu etxea dela eta.\ \ Mota horretako lokalak asko ugaritu dira azken urteotan Euskal Herriko auzoetan, eta gurera ere iritsi da hauetako bat azkenean.\ \ Dirua azkar eta asko irabaztearen ameskeria saltzen dute, jakitun herritar asko behar larrian aurkitzen direla. Baina apustu etxeetan irabazleak eta galtzaileak berdinak izaten dira azkenean.\ \ Etxe horien atzean dauden enpresariak sekulako dirutzak egiten ari dira auzo langileetan, jendeak bere behar ekonomikoei erantzuteko apustuaren aukera egiten duelako, askotan. Apustu etxe horien ondorioz, hainbat familia are egoera larriagoan gelditzen dira, aurrez zaila zuten egoera ekonomikoak itota.\ \ Herritarroi dirua irabazteko aukera eskaintzen digute, finean beraiek izanik oraindik eta dirutza handiagoak egiten dituztenak.\ \ Aipaturikoez gain, era horretako jardueren ondorio diren mendekotasun psikologiko eta ludopatia kasuetan ere egin nahi genuke azpimarra. Ludopatia kasuak gorantz doaz, bereziki gazteen artean. Hainbeste ume ibiltzen den auzo batean horrelako jarduerak normalizatzeak ekar ditzakeen arriskuez ere ohartarazi nahi genuke Elkar-ekinetik.\ \ Jakitun gara apustuaren ohitura aurrez ere errotua dagoela gure herrian, baina horrelako lokal bat publikoari horrela irekitzea alarma guztiak pizteko modukoa iruditzen zaigu.\ \ Horregatik, apustu etxeen aurkako gure jarrera erakusteko, kontzentrazio bat egingo dugu uztailaren 26an, osteguna, 19:00etan, Balentina Agirre plazan.\ \ Apustu etxerik ez Azpeitian.\ \ Elkar-ekin\