Datozen egunetan banatuko dira herrian eskaturiko 1.460 olio litroak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko mar. 31a, 12:17
Herritar asko izan dira aurtengoan ere Nafarroan ekoitzitako olioa eskatu dutenak. Olio poteak herrian daude jada eta herenegun hasi ginen Elkar-ekineko kideak banaketarekin.\ \ Gure lanak errazteko, garrantzitsua izango da jendeak epeak errespetatzea:\ \ - Sanagustinen, Elkargunean eta sarean eskaera egin dutenek asteburu honetan jaso beharko dute olioa Azpeitiko Elkargunean. Gaur, ostirala, 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:30era egongo da Elkargunea irekita.\ \ - Beste lekuetan eskatu dutenek, eskaturiko lekuan bertan jaso beharko dute.\ \ - Norbaitek ezin badu, inguruko norbait bidaltzea eskatuko genioke.\ \ Datorren astean itxi nahi dugu banaketa guztia, gehiago luzatu gabe. Denon ahalegina eskatuko genizueke, beraz.\ \ Bestetik, gogoratu kontserbak ekainaren hasieran banatuko ditugula.\ \ Azkenik, aipatu olio konbentzionalaren pote batzuk sobera gelditu zaizkigula; beraz, Orkatzen edo Elkargunean eskuragarri daude oraindik.