Artisauen azoka eta bigarren eskuko liburuen azoka izango dira bihar plazan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko abe. 23a, 13:36

Bihar, abenduak 24, eskualdeko artisauen eta bigarren eskuki liburuen azoka izango da plazan, 10:00etatik aurrera, Elkar-ekinek antolatuta. Inguruko artisauek egindako bitxiak, poltsak eta bufandak izango dira bertan, besteak beste, eta baita bigarren eskuko hainbat eta hainbat liburu.