Errigorako saskia eskuragarri dago jada Azpeitiko txoko ezberdinetan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko urr. 24a, 09:07
Orain dela egun batzuk aurreratu bezala, iritsi da Errigoraren udazkeneko kanpaina Azpeitira ere. Errigorako otarreak Nafarroako Erriberako produktuekin osaturiko saskiak dira, 50 eurotan eskuratu daitezkeenak. Aterako diruaren %25a Nafarroako hegoaldeko euskararen normalizazioan laguntzeko izango da.\ \ Aurtengoan, gainera, bi saski ezberdin daude aukeran. Hala, bakoitzak bere gustuen arabera nahi duena eskatzeko aukera izango du. Saskia sarean eskatzeko aukera ere badago, helbide honetan: https://www.errigora.eus/egin-zure-eskaria\ \ Azpeitian azaroaren 8a bitarte izango da saskia eskatzeko aukera honako txokoetan:\ \ Orkatz\ \ Korrale\ \ Etxe-zuri\ \ Sanagustin\ \ Izaro taberna\ \ Azpeitiko Elkargunea\ \ Baigera\ \ Gazte Informazio Bulegoa\ \ Ikasberri ikastola\ \ Iraurgi ikastetxea\ \ Udal Euskaltegia\ \ SASKI BELTZA, PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:\ \ Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)\ \ Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)\ \ Potxak (Maria Jesus)\ \ Melokotoi-marmelada (Pedro Luis)\ \ Arbendolak (Ntra. Sra. del Rosario)\ \ Borraja ekologikoa (La Churta)\ \ Pikillo-piper mamia (Pedro Luis)\ \ Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)\ \ Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)\ \ Melokotoia almibarrean (Almanaque)\ \ Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)\ \ Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)\ \ Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)\ \ SASKI ZURIA, PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:\ \ Txokolatezko gutiziak (Urrutia)\ \ Pasta ekologikoa (Martinelli)\ \ Arroza (El Alcaraván)\ \ Polboroiak edo teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante)\ \ Madaria almibarrean (Almanaque)\ \ Eskalibada (Almanaque)\ \ Pikillo-saltsa (Maria Jesus)\ \ Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)\ \ Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)\ \ Melokotoia almibarrean (Almanaque)\ \ Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)\ \ Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)\ \ Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)\