Bieleko langileek ere bat egin dute azaroaren 9ko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko urr. 28a, 23:15
Hainbat jubilatu, emakume eta Glualeko langileren antzera, Bieleko langileek ere bat egin dute azaroaren 9ko manifestazioarekin. 'Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrontzat' lelopean egingo da manifestazioa azaroaren 9an, zapatua, 18:30ean hasita, plazan. Bertan herritarren eskubide sozialak eta laboralak aldarrikatuko dira, eta herri justu eta solidario baten alde indarrak biltzea izango da helburua.