Erika Olaizolak bakarrizketa eskaini du ETB1eko 'Barre Librea' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko ira. 11a, 10:57
Erika Olaizola, saioan.

Erika Olaizolak ETB1eko 'Barre Librea' saioaren bigarren denboraldiko lehen saioan parte hartu zuen, atzo.

Atzo, osteguna, hasi zen ETB1eko Barre Librea bakarrizketa saioaren bigarren denboraldia. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aurkezleekin batera, Antton Telleriak, Galder Perezek, Getari Etxegaraik eta Erika Olaizola azpeitiarrak ere bakarrizketak eskaini zituzten programaren lehen saioan.

Olaizolak, antzerki mundutik zetorrela azalduta, telebistari eta beste hamaika konturi buruz jardun zuen bere bakarrizketan. Saioa hasi eta 29:12 minutuan ikus daiteke azpeitiarraren bakarrizketa, honako lotura honetan.