'Larru beltzak' abestiaren bertsioa egin du Jon Gurrutxagak, Xabi Agirrezabalarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abu. 1a, 16:45

Hertzainak taldearen Larru beltzak abestiaren bertsioa egin du bertsolari azpeitiarrak, Xabi Agirrezabalarekin batera. Agirrezabalak bertsioen kanal bat sortu du Youtuben, eta han eskegitzeko grabatu dute kanta.

Jon Gurrutxaga bertsolari azpeitiarrak Hertzainak taldearen Larru beltzak abestiaren bertsioa egin du, Xabi Agirrezabalarekin batera. Agirrezabala Hernaniko (Gipuzkoa) gitarrista bat da, eta hark Youtubeko kanal bat sortu du. Kanal horretarako, hainbat abestiren bertsioak egin ditu jende ezberdinarekin, eta horietako bat da Gurrutxagarekin grabatu duena.