Azpeitiko Antzerki Laborategiko ikasleak Zestoako Antzerki Astean izango dira

Joan zen astean iragarri zuen Eromen Produkzioak taldeak ekainaren 30etik uztailaren 3ra izango dela aurtengo Zestoako Antzerki Astea. Gaur, astelehena, Azpeitiko Antzerki Laborategiko ikasleek grabatutako bideoa zintzilikatu dute ekitaldia iragartzeko, eta egun horietan zehar ikusi ahal izango diren hainbat antzezlan ere iragarri dituzte; tartean, Erika Olaizolaren Panpina antzezlana eta Xanti Agirrezabalaren Satiro daude. Hona hemen momentuko egitaraua:

  • Ekainak 30, asteartea. Matriuska.
  • Uztailak 1, asteazkena. Esnatu naiz.
  • Uztailak 2, osteguna. Panpina.
  • Uztailak 3, ostirala. Satiro.