Koronabirusa Azpeitian

Maria Zunzunegi psikologoa elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia
Maria Zunzunegi.

Etxea garbitzean "barneko lan bat" egiten dugula azaldu du Zunzunegik Euskadi Irratiko Faktoria saioan, eta etxearen egoerak norberaren ongizatearekin zerikusia duela.

Azpeitian psikologia gabinetea duen Maria Zunzunegi zestoarra elkarrizketatu dute gaur, asteazkena, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. "Burua nola, etxea hala" izaten dugula adierazi du Zunzunegik saioan, eta etxeko garbiketa egiten dugunean "barneko lan bat" egiten dugula. Hain zuzen ere, etxea garbi izateak norberaren ongizatean zer nolako erlazioa izan dezakeen azaldu du zestoarrak irratsaioan, beste hainbat konturen artean. Honako lotura honetan entzun daiteke saioa, osorik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide