Igandean emango dute Urrestillan grabatutako 'Herri txiki, infernu handi' saioa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 13a, 15:30
Joan den otsailaren 20an grabatu zuten 'Herri txiki, infernu handi' telebista saioa Urrestillako elizan, eta igande honetan ikusi ahal izango da programa ETB1en (22:00). Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek gidatuko dute saioa, eta haiekin batera arituko da Xebastian Lizaso bertsolaria kantuan. Gainera, Urrestillako hainbat bizilagunek parte hartuko dute saioan.\ \ Lotura honetan ikus daiteke saioaren aurrerapen bideoa: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/bideoak/osoa/7092734/bideoa-urrestilla-martxoaren-15ean-herri-txiki-infernu-handi-saioan/.