Azpeitiko karnabalak 'Gure kasa' saioan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 19a, 10:49
Atzoko 'Gure kasa' saioan Azpeitiko karnabalak izan zituzten hizpide. Karmele Jaio izan zen saioko gonbidatua, eta Maddalen Arzallusek Azpeitira egin zuen bisita 'Abestien zaindaria' atalean. Udal Musika Bandako zuzendari Unai Frantsesenarekin hitz egin zuen taldearen entsegu lokalean, eta gero Izarraitz txistulari taldeko kideekin elkartu zen plazan. Ondoren, Julian Barrenetxea abesbatzako Arantxa Aierbek ere hitz egin zuen, joan zen igandean abesbatza horrek eta bandak Sanagustinen eskaini zuten kontzertuaren inguruan.\ \ Honako lotura honetan ikus daiteke bideoa (07. minutuaren bueltan hasten da Azpeitian grabatutako atala): https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/gure-kasa/bideoak/osoa/7037284/bideoa-karmele-jaioren-abestien-zaindaria/.