Azpeitian bildutako betaurrekoak, Keniara

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko abu. 20a, 13:16

Herritarrek Inar optikan utzitako betaurrekoak Keniako umezurztegi batera iritsi dira. Optika horretan herritarrek erabiltzen ez dituzten eguzkitako betaurrekoak nahiz graduatutakoak biltzen dituzte, ondoren horien beharra duten tokietara eramateko. Aurtengoan Keniara eraman ditu herritar batek, umezurztegi batera joan baita kooperante lanetara. Optikako arduradunek azaldu dutenez, 50 bat betaurreko eraman dituzte hara. Dena den, ez da halako ekintza bat egiten duten aurreneko aldia; izan ere, orain dela pare bat urte hainbat betaurreko Swazilandiara eraman zituen azpeitiar batek. Argazkian, umezurztegiko hainbat kide betaurrekoekin. (Argazkia: Inar optika)