Jose Luis Gorrotxategi elkarrizketatu dute 'Berria'-n

Azken plaza egin zuenetik bost hilabete joan direnean, elkarrizketa egin diote 'Berria' egunkarian Jose Luis Gorrotxategi bertsolariari. Bera hasi zeneko eta gaurko bertsolaritzaz hitz egin du Osintxun jaiotako Azpeitiko bizilagunak, baina baita Azpeitiaz ere (\"Buelta bat eman genuen arratsaldean, eta pentsatu nuen: 'Hau duk herri elegantea: hemen biziko nindukek gustura!'. Eta, azkenean, bertara etorri\"), eta Joxe Mari Iriondoren bidez Ceutan soldaduska garaian ezagutu zuen Kuban aberastutako urrestildarraz.\ \ Elkarrizketa lotura honetan irakur daiteke: https://www.berria.eus/paperekoa/1914/046/001/2019-03-24/bertsolaritzak_ikaragarri_egin_du_gora_lehengo_onenen_pareko_asko_daude.htm