Ion Etxeberriak Koteto Ezkurraren agurreko partidan jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urr. 2a, 15:35
28 urte kantxetan aritu eta gero, zapatuan hartuko du erretiroa Koteto Ezkurra (Doneztebe, Nafarroa, 1973) erremontistak. Hainbeste urtez bigarren etxe izan duen Hernaniko Galarreta pilotalekuan agurreko festa egingo diote Ezkurrari, eta bizitzako urte askotan praktikatu duen kirola eginez agurtuko du ibilbidea. 15:30ean hasita, bi erremonte partida izango dira, eta bigarrengo norgehiagoka jokatuko du Ezkurrak. Hain zuzen ere, Etxeberria III.a izango du bikote partidan, eta Ion Etxeberria azpeitiarra eta Zeberio, berriz, aurkari. Argazkian, Ezkurra eta Ion aurreko asteko partidaren ostean.\ \ Honako lotura honetan irakur daiteke, agurra dela eta, Ezkurrari 'Berria'-n egin dioten elkarrizketa: https://www.berria.eus/paperekoa/1923/022/001/2018-10-02/negozioa_agian_desagertuko_da_erremontea_ez.htm .