Inkestan galdera berria: 'Kirol ekitaldietara joateko ohiturarik ba al duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko uzt. 3a, 12:52
Lagun Onaken eta Anaitasunaren arteko partidako irudi bat.

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Kirol ekitaldietara joateko ohiturarik ba al duzu? Eman zure botoa hemen.

Aurreko inkestaren galdera honako hau zen: Non ospatzen duzu San Juan bezpera? Eta honako hauek dira jasotako emaitzak: Plazan egiten den ekitaldira joaten naiz 20 boto (%18,87); San Juan sua egiten dugu 15 boto (%14,15); Urrestillara joaten naiz 42 boto (%39,62); Beste herri batzuetako festetara joaten naiz 9 boto (%8,49); eta Ez dut ospatzen 20 boto (%28,87). Guztira, 106 boto eman dituzte herritarrek.