Meliton Rodriguez, Azpeitira iritsi zen garaiaz solasean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko api. 4a, 18:25

Meliton Rodriguez Azpeitiko bizilaguna da gaur egun, baina Quintana de la Serena (Extremadura, Espainia) herrian jaio zen. Sei urte zituela iritsi zen Azpeitira, ama eta anai-arrebekin batera trenez bidaia luzea egin eta gero. Meliton Xabier Madariaga kazetariarekin eta Jon Maia bertsolariarekin Azpeitira iritsi zen garaiaz hizketan aritu da ETB1eko Ur handitan saioan. Rodriguezek euskaraz garbi hitz egiten du egun, eta hala solastu da Madariagarekin eta Maiarekin. Itsasoa ikusi zuen egunaz mintzatu da Azpeitiko bizilaguna, eta bere semearekin batera urteetan atzera begira jarri da. Gogoan du Azpeitira iritsi zenean Sanjuandegi auzoan etxe gutxi batzuk soilik zeudela. Sarean zintzilikatu dute gaur Ur handitan saioaren atal hori. Rodriguezen adierazpenak honako lotura honetan ikus daitezke.