Giza katearen aurkezpena egingo du Azpeitiko GEDk apirilaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2018ko api. 4a, 09:48
Gure Esku Dago (GED) plataformak ekainaren 10erako antolatu duen giza katea aurkeztuko du Azpeitiko GEDk, hilaren 14an, zapatua, Sanagustin kulturgunean. Ekitaldia 12:00etan izango da, eta bertan azalduko dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuko dituen giza katearen inguruko xehetasunak. \ \ GEDk aurreratu duenez, giza katearen 201,9 kilometroko bidea 100.000 lagun elkartuta osatu nahi dute, 'Eman eskua etorkizunari' lelopean. Azpeitiarrek ere izango dute beren aletxoa jartzeko aukera, eta horregatik, hilaren 14ko aurkezpenean antolaketaren inguruko xehetasunak azaldu eta ekainaren 10era bitartean gauzatuko diren ekimenen berri emango dute. \ \ \"Bost urteotako ibilbide honetan egin dugun gisan, oraingoan ere, elkartu ditzagun borondateak, eskuak eta bihotzak, batu gaitezen, eta jarrai dezagun burujabetzaren aldeko bidean urratsak ematen\", dio Azpeitiko Gure Esku Dagok.