Ez zaudete bakarrik. No esteu sols.

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2017ko ira. 5a, 19:40
Atzera kontua abiatu dute Kataluinan. 27 egun besterik ez dira gelditzen “Nahi al duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?”galdera barnebilduko duen erreferenduma ospatzeko. Abagune historikoa bizi du Kataluinak. Gehiengo zabalez, etorkizuneko estatus politikoa erreferendum baten bidez erabaki nahi dute.\ \ Erreferenduna Kataluinako herritarren borondate demokratikoaren ondorio da. Eta demokrazia eta erabakitzeko eskubidea daude jokoan. \ \ Eta guk begirunea, errespetua eta babesa adierazi nahi diogu Kataluinako herritarren borondateari; hau da, herritarrek etorkizuna erreferendum baten bidez erabakitzeri. Erabakitzeko bozkatzea demokrazia baita. Demokrazia besterik ez. Eta gure elkartasuna izango dute.\ \ Datozen asteetan hainbat hitzordu izango ditugu aipatutako babesa adierazteko. Eta lehenengoa ostegunean bertan izango dugu. Izan ere, hilaren 7an, Kataluinari babesa adierazteko agerraldia egingo dugu plaza nagusian, 19:00etan.\ \ Ez zaudete bakarrik. No esteu sols. Estem amb vosaltres.