Gure Esku Dagoren batzar irekia egingo da zapatu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko urr. 27a, 17:24

Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideok batzar irekia antolatu dugu datorren zapaturako, hilaren 31rako. Baigera Ieko aretoan izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Batzarrean Eskura txostenaren aurkezpena egingo dugu. 

Une honetan Gure Esku Dago ekimenaren lehentasuna herrietan Eskura hausnarketa prozesuan sakontzea da. Txosten honekin Gure Esku Dagok datozen hiru urteetan izango duen ekinbidea zehaztea dagokigu.

Bestetik, batzarrean Azpeitian erabakitzeko eskubidea gauzatzeaz arituko gara: iritsi al da Azpeitian galdeketa gauzatzeko unea? Noiz eta nola eramango genuke aurrera?...

Bilerak asteartero

Azpeitiko Gure Esku Dagokoak asteartero biltzen gara 20:30ean, Baigerako Ieko aretoan. Bertako kideok herritarrak animatu nahi ditugu batzarretara, ateak zabalik ditugu herritar ororentzat. Etorri eta har dezagun bidea, gure esku dago eta!