Erabakitzeko eskubidearen ariketa praktikoez hitzaldia izango da datorren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko ots. 19a, 10:33
'Erabakitzeko eskubidearen ariketa praktikoak: Etxarri Aranatz eta Arrankudiagako kontsultak' izenburupean hitzaldia antolatu dugu datorren asteazkenerako, otsailaren 25erako, hain zuzen ere. \ \ Euskal Herriaren independentziari buruzko lehen herri galdeketa Etxarri-Aranatzen, Nafarroan, egin zen 2014ko apirilaren 13an, A13 plataformak antolatuta. Etxarri-Aranazkoari jarraipena emanez, Arrakundiagako (Bizkaia) bizilagunak izan ziren bigarrenak. Herri honetan, pasa den urteko azaroaren 2an egin zuten estatus politikoari buruzko galdeketa; kasu hartan, ADOS plataformak antolatuta.\ \ Bi herri galdeketa horien sustatzaile bana gonbidatu nahi izan dugu oraingoan Azpeitira. Hori horrela, Manu Gomez eta Joseba Martin, Etxarri Aranatz eta Arrankudiagako kontsulten sustatzaileak hurrenez hurren, izango dira gurean datorren astean. Bizi izan zuten esperientzia, herrian izan duen eragina eta sortutako ondorioak, ariketa praktikoa gauzatzea berak suposatzen duen aurrelana, ondorioak, nahiz bestelakoak izango ditugu hizpide. \ \ Ez dugu zalantzarik hitzaldi interesgarri nahiz aberasgarriaz gozatzeko aukera izateaz gain, ikasteko gauza asko utziko dizkigula beste herrietako jardunaren berri izateak. \ \ Beraz, guztiok animatu nahi zaituztegu datorren asteazkenean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunera etorri eta parte hartzera.